jueves, 18 de diciembre de 2014

Zertzelada guztiak

Aurten ere, eta bada bigarrena, Arbasok, Euskal Herriko Artisau Elkarteak, 2. Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka ospatuko du, Bilboko Arriagako plazan. Iaz, Arbasok desagertutako Gabonetako Azokaren testigantza hartu zuen eta aurten esperienztia errepikatuko du. 2. Gabonart abenduaren 18tik urtarrillaren 5a arte egingo dute.
Gabonart sektorearen erakusleiho polita izango da, gainera aurten ia bikoiztu dira parte hartzaileak, gehienak bizkaitarrak, hala ere, Euskal Herria osoa izango da Arriagako plazan.
Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela artisau piezen kalterako. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da. Gabonetako Azoka hau dirauen bitartean, hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta bisitarien arteko interakzioa dinamizatzeko eta, azken batean, bisitaria artisautzaren munduan sararazteko.
40 artisau
Beste behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 18 artisau, hain zuzen ere. Gipuzkoak 4 izango ditu, Nafarroak, Arabak eta Nafarroa Behera bana. Horretaz aparte, Galiziatik 4 artisau etorriko dira, bi Aragoitik eta zenbaki bera Valentziatik eta Gaztela eta Leonetik. Asturiasek, Gaztela-Mantxak, Cantabriak, Catalunyak eta Madrilek izango dute euren artisau ordezkaria.
Sektorekakori dagokionez, honakoak izango ditu Gabonartek: zortzi ehungintzan arlokoak, hiru beirakoak, bederatzi metalekoak. Halaber, zeramikako lau eta egurra lantzen duten bost izango dira aurtengoan. Larrugintzan sei, kosmetikarena bi, papera eta kartoi bat eta bestelakoak
Jarduerak
Egun hauetan azoka-lekuan egurrarekin lotutako hainbat ekintza burutuko dira, besteak beste, materialak ezagutzeko ikastaroa eta egurra lantzeko, Zur Berriko Jorge Garciak emango duena. Bestalde, karameluak eta garrapiñadak egiteko tailerrak muntatuko zaizkie gazteenei, gehienbat, baina helduei zuzenduta ere bai. Baita bitxigintxa eta zeramikako tailerra egongo dira. Erosketa baleak ere zozkatuko dira.
ARBASO: sustatzaileak
Arbaso da Euskal Dendaren eragilea; Gizarte Izaera duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburu nagusia honakoa du: euskal artisautza tradizionala eta garaikidea bultzatzea Euskal Herrian.
Arbaso izaera nazionala duen artisauen elkarte bakarra da Euskal Herrian. Ia ehun artisau-tailer biltzen ditu. Helburuak honakoak dira:
- Euskal artisautza sektorearen ordezkariak izatea.
- Artisautza tradizionala ezagutaraztea eta egunero erabiltzea sustatzea.
- Labela edo jatorrizko izendapena lortzea euskal artisautza tradizionalarentzat. Gipuzkoan eta Nafarroan badugu kalitate-etiketa bat.
- Euskal artisautza eta kultura sustatu nahi duten erakunde publikoen eta pribatuen inplikazioa lortzea.
- Eguneroko artisauen lana zaintzea, berori baita gure ondare kulturalaren etorkizuneko giltzarria. Laburbilduz, belaunaldi berriei ezagutzera ematea gure herriaren usadioak, kultur tradiziotan aberatsak gara-eta

FITXA TEKNIKOA

EDIZIOA: 2.a

DATA: abenduaren 18ra urtarrilaren 5a arte.

ORDUTEGIA: Goiza, 10:30 - 14:30
Arratsaldea, 17:00 - 21:00.
Abenduaren 24an eta 31n , Goiza, 10:30 - 14:30
Arratsaldea, 17:00 - 19:00.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita.

INAUGURAZIO OFIZIALA: Osteguna 18an, 13:00etan

SALGUNEAK: 40

LURRALDEKA
Bizkaia 18
Gipuzkoa 4
Araba 1
Nafarroa 1
Benafarroa 1
Galizia 4
Valentzia 2
Asturias 1
Gaztela eta Leon 2
Gaztela-Mantxa 1
Cantabria 1
Catalunya 1
Aragoi 2
Madril 1

SEKTOREKA
Ehungintza 8
Beira 3
Bitxigintza 9
Zeramika 4
Egurra 5
Larrua 6
Artea 1
Bestelakoa 1
Papera eta kartoia 1
Kosmetika 2

LEKUA: Arriagako plaza.

EKINTZAK: ERAKUSTALDIA ETA TAILERRAK
ABENDUA 20an eta 21ean
Garrarte. Gozokiak egiteko tailerra. Iruñea. Bizkaia.

ABENDUA 22an
Pitxipolit. Bitxigintza tailerra. Hernani. Gipuzkoa.

ABENDUA 27an eta 28an
Loitz Zeramika tailerra. Bilbo. Bizkaia.

ABENDUA 29an eta 30an
Egurra lantzeko tailerra. Zurberri. Bilbo. Bizkaia.

URTARRILLA 2, 3 eta 4an.
Ehungintza Erakustaldia . Soledad Santiesteban. Bilbo. Bizkaia.

ZOZKETA: Erosketarako baleak

BABESLERIK NAGUSIENA: Bizkaiko Foru Aldundia
BABESLEAK: Bilboko Udala
DEIA
GARA

INTERNETEKO HEDAPENA: http://gabonart.blogspot.com.es/
HEDABIDEAK: Lorea Madina
prentsa@arbaso.com
607 86 32 24